Gure baso jarduera Intsinis
pinuan oinarritzen da

GURE LEHENGAIAK

Intsinis Pinua

Monterrey pinua moduan ere ezagututa, Intsinis Pinua izatez Ipar Amerikako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldekoa da, Kaliforniakoa zehazki. XIX. mendearen erdialdean sartu zen lehen aldiz Euskal Herrian eta bikain moldatu zen Euskal Herriko klimara eta lurrera, beraien jatorrian baino hazkuntza handiagoa lortuz denbora gutxiagoan.

EUSKAL HERRIA, BASO-HERRIALDEA

Euskal Herriko azaleraren %54 zuhaitzak dira, Europar Batasuneko ratio altuenetariko bat. XX. menderaren hasieran lurralde honetako azaleraren %20ak zuhaitzak zituen; gaur egun, berriz, %55ak.

Azken 40 urtetan gure zuhaitz-masek duten egur kopurua bikoiztu egin da eta azalera urtez urte handitzen joan da.

Baso jarduerak nekazal munduko errentatan zati garrantzitsua izaten jarraitzen du. Gure baserrietatik, gure mendiekin, Balio-Kateari aberastasuna emateaz gain, klima aldaketaren kontrako borrokarekin gizarte guztia aberasten dugu.

Euskal Herriak duen lehengai urrietako bat da eta, horretaz gain,
Europan intsinis pinua landatzen duen lurralde bakarra da.

+62,6 M

m³ EGUR

3,4 M

m³/URTEKO HAZKUNDEA

+20.000

BASO JABE