ETORKI, intsinis pinuaren azaletik taninoak ateratzeko prozesu berri baten garapenean
ETORKI-k gidatutako eta TECNALIA kolaboratzaile den proiektua 2019an hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzatutako basogintzako bioekonomiaren berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdiaren barruan.
Etorkiko prozesu industrialean lortutako Intsinis Pinuaren azaletik abiatzen da. Aplikazio berri bat taninoen erauzketa da, gaur egun larruzko manufaktura-industrietan (taninoak aplikazio honen ondorioz industrialki erabiltzen diren produktu natural garrantsitsuenetako bat dira) edo ardogintzako industrietan erabiltzen den produktua, eta, gainera, itsasgarrien formulazioetan fenola ordezteko ahalmen handia duena.
FOREST-TAN proiektuak berrikuntza-maila altua du. Gaur egun enpresak nagusiki energia-iturri gisa erabiltzen duen lehengai batetik abiatzen da, eta disolbatzaile organiko toxiko eta sukoiak ez erabiltzeko erauzketa-prozesu bat planteatzen da. ETORKI S.COOP. enpresa pinu-azala bezalako produktue baten balioa nola handitu aztertzen ari da, balio erantsi handiagoko produktu bat lortzeko.